XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hemendik lau astetara, ondo egongo da berriro - esan zuen Bô*kh doktoreak -.

- Eta orain Gabonak hemen pasatu beharko dituela abisatu behar diet gurasoei telefonoz.

Bazihoan. Eta hau galdetu zuen orduan: - Baina, esplika al diezadakezue zer arraiogatik bururatu zaion aterkiarekin eskaileratik salto egitea? - Adarra jotzen zioten beti beldurtia zela esanez - esan zuen Matthiasek erdi negarrez -.

- Koldarra zela eta antzeko gauzak esaten zizkioten - Matthiasek zapia atera eta zintz egin zuen -.

- Eta nik, astakirten honek, jendearen aurrean zerbait egiteko esan nion atzo, lagunak txunditurik gera zitezen.

- Tira, hori lortu du - esan zuen Xuxenek -.

- Eta orain lasai zaitezte.

- Ez ahaztu hanka bat haustea hobe dela mutilarentzat, bizi guztian besteek aintzakotzat hartuko ez duen beldurrez egotea baino.

- Eta ez dut uste halako astakeria denik eskaileratik jauzi egitea, nahiz eta nik haseran hala uste izan.

Gero korrika joan zen Uliren gurasoei telefonoz abisatzera.

Baina lau mutilek ez zuten aldegin Ezerretzailea irten zen arte.

Honek, hilabete barru Uli ondo egongo zela esan zien.

Matthiasek Uli ikusi nahi zuen, baina Ezerretzaileak ez zion sartzen utzi.

Hurrengo egunerarte ez zegoela sartzerik esan zion.

Orduan Matthias bere gelara joan zen.

Eskaileratatik behera zihoala, Martinek bere amaren eskutitza sentitu zuen poltsikoan.

Piano-gelan sartu zen.

Han, leihobarrenean eseri eta sobrea ireki zuen.

Lehenengo seilu ilara ikusi zuen.

Atera eta berehala kontatu zituen.

Hogeitabost zentabotako hogei seilu. Bost marko bakarrik beraz!.

Ia bihotza gelditu zitzaion mutikoari.